Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko eskolazain izateko lanpostu bat, D mailakoa eta C1 hizkuntza-eskakizuna duena

2020-10-19

Deialdia, eskolazain lanpostu bat, D mailakoa eta euskarazko C1 hizkuntza-eskakizuna duena, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda (Tamaina 12 Kb)

Deialdia, eskolazain izateko lanpostu bat, D mailakoa eta euskarazko C1 hizkuntza-eskakizuna duena, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda (Tamiana 12 Kb)

Arangurengo Udalak, 2020ko otsailaren 20ko Gobernu Batzarraren erabakiz, deialdi bat onetsi du oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eskolazain izateko lanpostu bat, C1 hizkuntza-eskakizuna duena, Mutiloan D ereduko ikastetxe berria egiten ari baitira.

Deialdian parte hartzeko, eskabidea aurkeztu beharko da Arangurengo Udaleko erregistro orokorrean (Mutiloa plaza z.g., Mutiloa) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusiriko edozein baliabideren bidez, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Oinarriak – NAO (Tamaina 12 Kb)

Akats zuzenketa deialdian, eskolazain izateko lanpostu bat, D mailakoa eta euskarazko C1 hizkuntza-eskakizuna duena, oposizio-lehiaketa bidez betetzekoan (Tamaina 12 Kb)

Eskaria (Tamaina 60 Kb)