Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa VALLE DE ARANGUREN / ARANGUREN IBARRA
Egoitza Elektronikoa
VALLE DE ARANGUREN / ARANGUREN IBARRA

HIRIGINTZA - Erantzukizunpeko adierazpena - Jarduera komertziala - 12/2012 Legea

aren armarria VALLE DE ARANGUREN / ARANGUREN IBARRA
Egoitza Elektronikoa > HIRIGINTZA - Erantzukizunpeko adierazpena - Jarduera komertziala - 12/2012 Legea

HIRIGINTZA - Erantzukizunpeko adierazpena - Jarduera komertziala - 12/2012 Legea

Komertzioaren Eta Zenbait Zerbitzuren Liberalizaziorako Presazko Neurriei Buruzko 12/2012 Legearen Aplikazio Eremuan Kokatuta Dagoen Jarduera Komertziala Garatzeko Erantzukizun Adierazpena

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskumena duen teknikariak izenpetutako ereduaren araberako ziurtagiria, helburu den jardueraren garapenerako lokalaren egokitasunari buruzkoa
  • Eskabidea, beteta eta sinatuta

JARDUERA GARATZEKO BALDINTZAK

  1. Erantzukizun adierazpena jarduera hasi baino lehen aurkeztuko da Udaletxean. Ezingo zaio jarduerari hasiera eman erantzukizun adierazpena osotara beteta eta beharrezkoa duen dokumentazioaz lagunduta aurkeztu arte.
  2. Hori dena ziurtatzen duen eta eskumeneko teknikariak sinatuta dagoen dokumentazio teknikoa daukat eta erantzukizun adierazpen hau aurkezten dudan unetik aurrera, udaleko Zerbitzu Teknikoen esku geratuko da udal ikuskapen eta kontrolerako.
  3. Udalak edozein momentutan, bere ekimenez zein partikular baten salaketaren ondorioz, jardueraren ikuskapena egin ahalko du jardueraren funtzionamendu egokia frogatzeko, adierazpen honetako eta hau laguntzen duen dokumentazioko datuak egiaztatzeko edo establezimenduari dagokion eta udal eskumenen artean dagoen beste edozein auzirako.
  4. Erantzukizun adierazpenean edo horrekin batera aurkezten den edozein dokumentutatan agertzen den funtsezko doitasun falta, gezurra edo ez-egiteak edo udaletxean erantzukizuneko adierazpena ez aurkeztu izanak, gertaera horren ziurtasuna izaten den unetik bertatik jarduera bertan behera uztea ekarriko du gerta daitezkeen erantzukizun penal, zibil eta administratiboei eragin gabe.
  5. Zehazki, dokumentazio teknikoan egon daitezkeen gezurrezko datuak, sinatu duen teknikariaren erantzukizuna izango dira, espedientearen sustatzaileari egotzi ahal zaiona kontuan hartu gabe
  6.  Administrazioak garatzen ari den jarduera erantzukizun adierazpenaren prozeduraren barruan ez dagoela egiaztatuko balu, jarduera modu ilegalean hasi dela ulertuko da eta bertan behera uzteko bideari hasiera ematea gerta daiteke, eskatu beharreko erantzukizunetan eraginik izan gabe

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapide hau egiteko lehen interesduna ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin identifikatu behar da
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
VALLE DE ARANGUREN / ARANGUREN IBARRA - P3102300E
Pl. Mutiloa pz.
31192 Mutilva / Mutiloa (Navarra/ Nafarroa)
Precarga de imagen Precarga de imagen