Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa VALLE DE ARANGUREN / ARANGUREN IBARRA
Egoitza Elektronikoa
VALLE DE ARANGUREN / ARANGUREN IBARRA

HIRIGINTZA - Obretarako Erantzukizunpeko Adierazpena

aren armarria VALLE DE ARANGUREN / ARANGUREN IBARRA
Egoitza Elektronikoa > HIRIGINTZA - Obretarako Erantzukizunpeko Adierazpena

HIRIGINTZA - Obretarako Erantzukizunpeko Adierazpena

192. artikulua. ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA EDO AURRETIAZKO KOMUNIKAZIOA BEHAR DUTEN EGINTZAK.

  1. Honako jarduketa hauek geldituko dira erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiazko komunikazioaren araubidearen pean, haiek jasota gelditzearen, gauzatzearen eta geroko kontrolaren ondorioetarako:
    a) Merkataritza-jardueran aritzeko lokalak egokitzearekin lotutako obrak egitea, aplikatzekoa den araudi sektorialaren arabera.
    b) Garrantzi edo tamaina txikiko obrak, kasuan kasuko udal ordenantzetan ezartzen direnak.
    c) Itxiturak eta hesiak.
    d) Bide publikotik ikusgarriak diren publizitate afixak.
    e) Obra txikiak.
    f) Eraikuntzari ekin aurretiko lanak, nola baitira zundaketak, prospekzioak, laginak eta entseguak.
    g) Eguzki-energia aprobetxatzeko autokontsumorako instalazioak, eraikin edo egituren nahiz aparkaleku-pergolen gainean paratuak, potentzia-mugarik gabe.
    h) Eraikinen barruan dauden ibilgailu elektrikoetarako errekarga-puntuak, non eta ez duten eraginik kultur interesekotzat deklaratutako ondasunetan edo beste edozein babes-araubideren pean dauden ondasunetan

KANPO DAUDE:

  • Eraispenak dakartzaten obrak.
  • Teknikari baten esku-hartzea behar duten obrak.
  • Eraikinaren zimenduei edo egiturari eragiten dieten obrak.
  • Hirigintza-plangintzan aurreikusitako antolamenduarekin bat ez datozen eraikinetako obrak.
  • Kultura-intereseko ondasun edo katalogatutako eraikin eta elementuetan egindako obrak.
  • kasu horretan, Foru Legearen 62.7. c) artikuluan jasotakoa aplikatuko da.
  • Erabilera publikoko lurzoruari eragiten dioten obrak.
  • Sailkatutako jarduera-proiektu bat izapidetzearekin lotutako obra txikiak.

Aurkeztu beharreko dokumentuen txantiloiak

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapide hau egiteko lehen interesduna ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin identifikatu behar da
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
VALLE DE ARANGUREN / ARANGUREN IBARRA - P3102300E
Pl. Mutiloa pz.
31192 Mutilva / Mutiloa (Navarra/ Nafarroa)
Precarga de imagen Precarga de imagen